XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Orbaina
Bingok esan zuen:
- Ah!
Bingok medikuaren despatxuaz kanpo inoiz erabili ez zuen hitza zen, eta ospitaleko gela batean ere bitxia zirudien.
Bingok emakumeari zehar-begiratu bat egin zion.
Sabela oso hanpatua zeukan eta seguraski laster izango zuen haurra, eta pozik zegoenez gero, nahi zuena lortuko zuen seguraski.
Emakumeak esan zion:
- Honi begira banago Steve Mc Queenekin obsesionaturik nagoelako da.
Bingok eta amak esker onez begiratu zioten atetik sartzen ari zen aitari.
Aitak gela gurutzatu eta eskutik heldu zion.
- Nola doa hori?
- Ederki, baina gogorra da.
- Etxean egon beharko nuke.
- Zuhaitza erdi-inausirik dago.
- Ez dut egin pasteltxo bat ere.
- Zera...
- Kontxo, ez nekien pasteltxoak egiten zenekienik
- Egin ditudan ron-pilotatxo horiei deitzen diet pasteltxoak.
- Horrelako batzuk egiten ari nintzen.
- Bingo gai da ron-pilotatxo batzuk prestatzeko.
- Ah, Bingo!